2. mailako kazetaritzako kalifikazioak

2006/2/7

Hauexek dira kazetaritza adarreko taldeko ikasleen kalifikazioak ekainean egindako azterketa zuzendutakoan. Dokumentua zuen disko gogorrera deskargatu ahal duzue. Oasis formatu estandarrean dago, hau da, Europar Batasunak unibertsitate eta erakunde publikoetan aholkatutako formatuan:

Deskarga: 2. mailako kalifikazioak (Kazetaritza)

Baten batek ezin badu dokumentua ireki suite pribatiboa erabiltzen duelako, bihar goizean Leioan egongo dira eskegita Fakultateko oholean. Beste aukera bat OpenOffice suite informatiko librea deskargatzea da.

Berrikusketak: datorren uztailaren 5ean, asteazkenean, goizeko 10.00etatik 14.00etara. Nire bulegoan (eraikin zaharreko hirugarren solairuan).

Hiritarren kazetaritzaren aroa heldua da

2006/27/6

Honako esaldi polit hau esan du berriki Tammy Bruce-k Pajamas Media enpresako editore kontseilukoak:

“The core of the American people has manifested itself most purely in blogs because elites for so long controlled all avenues of communication. Those days are over now”

Zooomr, geo-argazki hiztunak

2006/12/6

ZooomrZooomr eta Flickr aplikazioak argazkiak konpartitzeko dira, baita biltzeko ere, jakina. Biak erabiltzen ditut eta azkenean Zooomr-ekin geratu naiz gehiago dibertitzen naizelako. Aldeko gauza hauek ditu Zooomr.com-ek:

1.- 15 hizkuntzatan lokalizatua dagoeneko, gaztelanian barne
2.- Zure argazkitik dauden foto hurbilenak ikusi ahal dituzu
3.- Audioa sartu ahal diezu argazkiei: zooomrtation-ak
4.- Google Maps eta Earth-en erabilera argazkiak mapa bidez kokatzeko
5.- 10 argazki batera igon daitezke Zooomr-en zerbitzarira
6.- Argazkietan komentarioak utz daitezke
7.- Argazkiak pribatu gisa eta senideentzat balira bezala utz daitezke zerbitzarian, publiko lagatu ordez.
8.- Diff datuak ditu argazkilariak, fotoa Zooomr-en argitaratzen duenean.

Honek guzionek aplikazioaren baliagarritasunaren berri ematen du. Nire bilduma txikia hementxe dago: Gorkaren argazkiak

Travelpod, bidaiak kontatzeko blogak

2006/18/5

Bitakoren arloa etengabe doa emendatzen. Ingelesez, bidaiatzeko bitakora doanekoak ere kontsulta daitezke eta sortu ere bai horrela nahi izanez gero. Plataformak Travelpod izena dauka.

Arriskua erabiltzaileentzat, Jazztel enpresak iruzurra dagi

2006/24/4

Jazztel enpresa iruzurra egiten ari da aspaldi honetan. Enpresa txikiak erabiltzen ditu iruzurra egiteko. Eta hau diot, neuri gertatu zaidalako. Jazztel-ek altak eskatzen dizkio Telefónica enpresari eta honek eman egiten ditu inolako ziurtagiririk gabe, legeak iruzurra egiteko zabal jokatzen duelako. Kontsumitzaileen elkartean esan didatenez, Telefonica-ri portabilitatea eskatzen diotenean, Telefonica-k eman egin behar du hori, beste konpaniari ezer eskatu gabe; hau da, beste enpresak gutun bat bidaltzearekin nahikoa da erabiltzailea abisatu gabe linearik gabe uzteko. Erabiltzaileok babesik gabe gaude eta Jazztel hasi da hori profitatzen bezero berriak lortzeko. Horrelaxe, sekula eskatu gabe Telefonicak Jazztel-en esku utzi nau. Oraindik ez dut sinesten gertatu zaidana. Sor eta lor geratu naiz. Erabiltzaileok horren kontra egin behar dugu eta ni paperak jasotzen hasi naiz kalte-ordainak eskatzeko Jazztel-en aurka. Epaitegira joko dut, baina bien bitartean linearik ez eta telefonia kuotak ordaindu behar zerbitzurik jaso barik.

Blogak 2.0: web semantikoa eta blogak aztergai

2006/31/3

Blogak 20Gero eta egun gutxiago geratzen dira Blogak 2.0 jardunaldia has dadin; zehazki, apirilaren 6an, Deustuko Unibertsitatean izango da. Dagoeneko hizlarien zerrenda eginda ageri da eta 250 partehartzaile inguru bilduko omen dira Deustura blog eta web semantikoari buruz gogoeta egiteko asmoz. Partehartzaileen artean Alberto Sánchez, Joseba Abaitua, Ricardo Ibarra eta Lontzo Sainz adiskideak agurtzeko aukera edukiko dut. Niri arratseko 19.30etan egokitu zait parte hartzea edublogei buruzko atalean. Espero dut aurkezpen bat eramatea, baina ez dakit ordenagailua eraman ala ez, zeren web 2.0 kontzeptuari buruz mintzaturik ematen baitu Sarean eskegita utzi behar dudala aurkezpena; hala ere, GNU/Linux lokalean erakustea ere tentagarria da oso…

Knoppix 5.0 laster deskargagai

2006/24/3

Knoppix 5.0Laster deskargatu ahalko dugu GNU-Linux Knoppix-en 5. bertsioa. Klaus Knopper ingeniari handiak aurkeztu zuen CEBIT azoka germaniarrean bertsio berria eta orain knoppixzale guztiok gaude desira handiaz hainbat arinen deskargatzeko. Ekar ditzadan hona 5. bertsioak dituen berritasunak Knoppix.com gunean ingelesez agertu bezala. Garrantzitsuena, zalantzarik gabe, NTFS partizioetan gardenki idatzi ahal izatea:

Linux Kernel 2.6.15.4
Debian (testing/unstable)
Xorg Version 6.9
udev+hwsetup for automatic hardware detection
KDE 3.5.1, GNOME 2.12 from Debian/unstable
OpenOffice 2.0.1 (german+english)
transparent write access for NTFS partitions (libntfs+fuse)
new knoppix-installer now also with the possibility to update existing installations of Knoppix
Many Updates…

Podcastak, ahotsez eta eskuz eginda

2006/22/3

Nire podcastak RSS kanaleanPodcastak egiteko ez da beharrezkoa programa asko erabiltzea. Honetan hasi nintzenean, erderaz eta orain 10 hilabete , Audacity, iPodder eta EasyPodcast programak erabiltzen hasi nintzen; baina denboraren poderioz, batekin nahikoa dela konturatzen zara. Azken buruan, EasyPodcast programak xml dokumentua sortzeko baino ez baitu balio. Badakikezuenez, XML dokumentuak eskuz egiten dira askotan, kodea kontrolatu nahirik (kodea artea da). Beraz, Audacity programa nahikoa da zeure RSS kanala sortzeko, jendeak zure podcast-saioak entzun ditzan. Hori bai, iPodder beharko duzu zuk eta zure entzuleek kanaleko audio fitxategiak entzun ahal izateko, fitxategi horiek esaterako Real Player irakurleaz irekirik.

podcastinga, nire audio sindikazioaHona hemen, nik asignaturarako prestatu ditudan podcastak. XML kanal moduan nahi izanez gero, gogoratu iPodder beharko duzula RSS kanaleko fitxategiak entzun ahal izateko (ipintzen baduzu sagua irudiaren gainean jakingo duzu zeri buruz emititzen dudan); iPodder programan jarri behar duzuna, kanalaren fitxategiaren URL osoa da, hau da, beheko irudiak apuntatzen duen fitxategia (http://…/rss.xml):

Entzun nire kanala irrati eta telebistaz

1.- Euskal alfabetoko letren ahoskatzea: 399 KB.

2.- Fonologia eta Fonetika: 1 350 KB.

3.- Ahots motak: 453 KB.

4.- Dikzio ariketak: 570 KB.

5.- Informazio iturri motak: 972 KB.

6.- Irratiko eta telebistako albistearen eskema: 350 KB.

7.- Gorka Jakobe Palazio nor den: 936 KB.

8.- Sarea eta aplikazioak informazio komunitateak sortzeko: 3580 KB.

9.- Teknologiak eta euskal kultura: 1330 KB.

10.- Kazetaritza 3.0 zer den: 1380 KB.

11.- Plataformak herritarrak emisore bilakatzeko: 881 KB.

12.- Gaztelaniaz: Cómo crear podcasts: 881 KB.

oharra: argazkia JohnAugust.com guneari esker zuenganatua

Hedabideak, komunitarioak

2006/8/3

Gero eta gehiago apreziatzen dut Andoni Ortuzar, ni bezala, Portugaletekoa eta Ibaizabaleko bokalearen ezkerraldekoa. Gauza asko konpartitzen dugu: gure adina, gure gazte denborako herriak (Portugalete, Zierbena eta Santurtzi) eta lanbidea: kazetaritza (irratia eta telebista). Orain dela gutxi, EITBko zuzendari nagusiak parte hartu zuen irrati eta telebistari buruzko jardunaldietan, Bilbaoko Bidebarrieta bibliotekan gure departamentuak antolatutakoetan. Hainbat ponente egon ziren eta nire herkidea izan zen bakarra hitz magikoa iruzkindu zuena: komunitatea sortzea izango da etorkizuneko hedabideen erronka garrantzitsua. Nik ere nire ponentzian horretan sakondu nuen eta poztu egin nintzen hitz hori Andoni Ortuzar-en ahotik entzutean. Andonik ondotxo daki zer datorkigun, zer-nolako hedabideak izango ditugun. Hedabideak biderkatzen ari dira etengabe eta oraindik askoz gehiago izango dugu. Orain arte handiak izan direnek komunitateak sortu beharko dituzte jendeari ahotsa emateko eta errespetua berenganatzeko. Aro berrian, komunitate da hitz magikoa, hain zuzen, web 2.0 ospetsuan den bezalaxe. Kasualitateak ote? Zorionak, Andoni, bide zuzenetik zoazelako nire ustez.

LTD mobila, hezkuntzarako beste baliabide bat

2006/25/2

Freecom DVB-TOrain bi aste-edo erosi nuen espero izan dudan baliabide garrantzitsu bat: Lurreko Telebista Digitala ordenagailu portatilean. Egia esan, irakaskuntzan pentsatu dut hori erosi dudanean, horrela posible egingo baitut orain arte ezinezkoa zen gauza. Behin baino gehiagotan ikusi dut nire burua zuzeneko telesaio bat ikasgelan ikusteko. Baliabideak, zeure kabuz jarri behar dituzu, gure unibertsitatea ez baita gauza urte mordoska pasatu arte, horrelako gauzak inplementatzeko. Baina, hitz egin dezadan tresna berriaz. Oso txikia da, eta posible egiten du harako esaldia: telebista stick edo giltzatako batean eramatea. Argazkian ikus dezakezue tresna eta 60 euro baino ez zait kostatu Eroski euskal enpresan, baina Internet-en bidez ere eros daiteke prezio horretan Optize-n. Probatzen nabil leku diferenteetan eta oraingoz ondo dabil. Hala ere, argi dago antenaren kokapena oso inportantea dela eta porlanak seinalea oztopatzen duela. Tresnak LDT kanal guztiak ikusteko aukera ematen du: 30 inguru eta laster, askoz gehiago tokian-tokikoak ere sartuko dituztelako. Gainera, tresna honek badu gauza handia: PVR ere bada, hau da, grabatzeko aukera ematen du. Bestalde, urrutitik aginduak emateko tresna txikia ere eman didate Freecom enpresakoek produktu honetan. Benetan, gomendagarria irakaskuntzan telebista digitala erabili nahi dutenentzat. Beheko argazkian daukazue ekoizkina nola datorren.
Freecom DVB-T

Plucker, nabigatzaile mobila

2006/31/1

Plucker nabigatzailea kode irekikoa da; beraz, edonork doan eta libreki erabil dezakeen aplikazioa, PDA edo antzeko ordenagailu txiki bat edukiz gero baliatu ahal izateko. Offline, hau da, Internet-ekiko konexiorik ez daukagunean ziberguneak ikusteko aukera ematen digu.

Plucker nabigatzailea Palm Sistema Eragilea duten eskuko ordenagailuetan erabiltzen da. Hortaz, Palm OS® 2.0.4 bertsioa edo altuagoa eduki behar da baliatzen hasteko. Izan ere, Plucker Firefox bezalakoa da, baina offline eta mobilitatean erabiltzekoa dena. Valentziako arkitekto teknikoen elkargoan oso gida ona dute Plucker sakonago ulertzeko eta instalatzeko.

Irrati eta TB jardunaldi nazioartekoak EHUn

2006/8/1

ITB jardunaldiakDatorren astean hasiko dira Bilbaoko Bidebarrietako bibliotekan irrati eta telebistari buruzko nazioarteko jarduanldiak, EHUko Kazetaritza Sailak antolaturik Carmen Peñafiel irakaslearen ekimenez. Hiru eguneko Jardunaldiok Entzun eta ikus izena dute eta bertan Europako irakasle eta profesional batzuek hartuko dute parte, irrati eta telebistaren arloan lan egiten dutenek, EITBko zuzendari nagusiak barne. Gertakariaren zibergunea TiddlyWiki sistemaz burutu du Gorka Palazio irakasleak eta EHUk duen domeinupean dago ikusgai jada: http://www.ehu.es/itb edota Kazetaritza.com domeinuan ere gaztelaniazko bertsioan. Parte hartzeko informazio guztia gune horretan topa daiteke. Lerro hauek idazten dituenak ere parte hartuko du eguenean ondorengo berbaldia emanez eguerdiko 12.30etan: Telebista eta bideo sare-zerbitzuetarantz. Prentsarako ikasleentzat interesgarria izan daitekeen artikulua prestatu dut, jardunaldien egunen batean Deian eta Ciberperiodismo.com guneetan agertuko dena.

Visu-n, galdetegiak guztion eskura

2006/8/1

VizuWeb semantikoan Vizu bezalako guneak beharko ditugu eta ziberdemokrazian ere noizbait gure botoak gune honetan ematen diren antzerakoak izango omen dira. Asmoa oso sinplea eta ondo burutua da: galdetegiak guztion eskura jartzea eta herritarren iritziak jaso ahal izatea modu errazean Internet-en bidez.

Bertan erabiltzailea naiz ikusteko zer-nolako sistema den, eta esan dezaket oso atsegin dudala jarri duten iragazki edo filtro sistema; horrela errazagoa da jakitea botoemaileen ezaugarriak eta ondorioz nahi dugun estadistikaz jabetzea adinka, sexuka edo herrialdearen arabera. Adibide bat ikusi nahi baduzue hona hemen nik parte hartutako galdetegi interesgarria ikusentzunezkoen etorkizuna iragartzeko: prest al zeundeke patrika telefonoan bideo fitxategiak jasotzearen truk ordaintzera? Erantzuna, bistan denez, ezezkoa da (doakotasunaren joera gero eta nabariagoa da hedabideen kasuan) portzentaia handian.

bozketa

Bideobitakorak ere hastapenean

2006/7/1

Freecom DVB-TOrain bi aste-edo erosi nuen espero izan dudan baliabide garrantzitsu bat: Lurreko Telebista Digitala ordenagailu portatilean. Egia esan, irakaskuntzan pentsatu dut hori erosi dudanean, horrela posible egingo baitut orain arte ezinezkoa zen gauza: zuzeneko telebista ikasgelara eramatea. Eta horretarako orain giltzatako batean sartzen den tresnarekin nahikoa da.

Behin baino gehiagotan ikusi dut nire burua zuzeneko telesaio bat ikasgelan ikusteko. Baliabideak, zeure kabuz jarri behar dituzu, gure unibertsitatea ez baita gauza urte mordoska pasatu arte, horrelako gauzak inplementatzeko. Baina, hitz egin dezadan tresna berriaz. Oso txikia da, eta posible egiten du harako esaldia: telebista stick edo giltzatako batean eramatea. Argazkian ikus dezakezue tresna eta 60 euro baino ez zait kostatu Eroski euskal enpresan. Internet-en bidez ere eros daiteke prezio horretan, Optize-n ikusi ahal den bezala. Probatzen nabil leku diferenteetan eta oraingoz ondo dabil. Hala ere, argi dago antenaren kokapena oso inportantea dela eta porlanak seinalea oztopatzen duela. Tresnak LDT kanal guztiak ikusteko aukera ematen du: 30 inguru eta laster, askoz gehiago tokian-tokikoak ere sartuko dituztelako. Gainera, tresna honek badu gauza handia: PVR ere bada, hau da, grabatzeko aukera ematen du. Bestalde, urrutitik aginduak emateko tresna txikia ere eman didate Freecom enpresakoek produktu honetan. Benetan, gomendagarria irakaskuntzan telebista digitala erabili nahi dutenentzat. Beheko argazkian daukazue ekoizkina nola datorren.
Freecom DVB-T

WordPress 2.0 irtenberriaz

2006/7/1

WordPressWordPress sematikoki argitaratzeko plataformaren bigarren bertsioa atera berri da aste honetan. WordPress 2 sistemak aldaketa garrantzitsuak ditu eta 1.5 bertsiotik pauso handi bat eman du Ajax teknologia sartuz. Duke Ellington jazz pianojole ospetsuaren ohoretan Duke izenaz bataiatu da WP 2.0 bertsio hau. Administrazio azkarragoa lortzeaz gain, WordPress-en bigarren bertsioan backupa egiteko plugin bat eta antispamaren aurkako beste bat sartu dituzte, WYSIWYG editore bat ere topatu ahalko du bertsio berria deskargatzen duenak. Etengabeko aurrerakuntzan sartu da bitakoragintzako erreminta libre eta ahaltsu hau.

Arteman, publizitate lokala kudeatu nahian

2006/7/1

ArtemanArteman enpresak Tokimedia sortu du euskarazko herri prentsa eta telebistako publizitatea kudeatzeko. Artemanek medioen plana burutzen du eta tokian-tokiko hedabideen beharretara aurrekontuak egiten ditu. Hortaz, publizitatearen erosketa kudeatzen du gure herrian oraindik oso garatuta ez dagoen arlo batean. Arteman-ek duen zibergunean datu interesgarriak ikus daitezke tokian-tokiko telebista eta paperezko prentsari buruz. Behin ikusita, merkatua egon badagoela ondorioztatu ahal dugu. Arteman enpresak MUniversitas aldizkaria ere egiten du, Mondragon Unibertsitateak duen aldizkaria hain zuzen ere. Enpresako bost langileak Arantzazu Lagunilla, Goio Arana, Marilu Unamuno, Gorka Etxabe, Garbiñe Beitia. eta Iban Toledo dira. Zorta ona opa diot Gipuzkoako enpresa gazte honi.

Bideoak (2): Gartzia eta Arana

2006/7/1

Hona hemen, asignaturarako bideo pilulak. Bideo hauek ikusi ahal izateko XviD (MPEG-4) codec-a eduki behar duzue. Beraz, .avi luzapena duten fitxategiak jaitsiko dituzue zerbitzaritik. Baten batek oraindik edukiko ez balu codec hori, sakatu ondorengo loturan eta deskargatu zure ordenagailura (Windows sistema eragilea dutenentzat soilik) aipatu dudan codec-a; deskargatu beharreko fitxategia Nic’s XviD MPEG-4 izenekoa da. Nic-en pakete horretan DivX codec-a ere deskargatuko duzue. Gogoratzen dizuet XviD codec librea dela GPL erakoa alegia eta gomendagarria da berau erabiltzea. Horrez gain, beste bi programatxo ere deskargatuko dituzue: ic’s Mini AviC (Four CC Changer) eta Nic’s MiniCalc. Fitxategia .exe denez gero, exekutablea da eta klik batera daukazue kargaturik dena zuen ordenagailuan.

MPEG-4 erreproduktorerik ez baduzu, bi aukera ematen dizkizut hemen, nire ustez, onenak direnak: BSPlayer eta Crystal. Bi erreproduktore horien bidez eta XviD eta DivX codec-ak kargaturik bideo gehienak ikusi eta entzun ahal izango dituzue Windows sistema eragilea edukiz gero.

Deskargak gune ofizialean egitea hobe:
BSPlayer (www.bsplayer.org)
Crystal (www.crystalplayer.com).

GNU/Linux eta Mac sistema eragilea baldin baduzu, problema gutxiago edukiko duzu, bertsio askotan sistema eragilearekin batera datozelako erreproduktoreak. GNU/Linux sisteman asko daude erabiltzeko, baina onenak MPlayer eta VLC player (Videolan) dira; azken honek, Videolan frantsesak alegia, Mac-erako zein LInux-erako balio du. Biak dira onak oso. Bideoak copyleft lizentziapean daude, hau da, edozeinek erabil ditzake, baina autorea nor den aipatu behar du, baita gune honetatik hartu dutela ere ;-(.

Hirugarren bideo pilula
egizu klik hemen eta deskargatu bideoaDeskargatu AVI-XviD fitxategia, 30 MBkoa dena . Deskarga denbora, gutxi gorabeherakoa, kontutan izanda txestatzeko mega bateko ADSL linea erabili dudala: 4 min. eta 13 seg.
Gonbidatua: Joserra Gartzia
Data: 29-VIII-2003

Protagonista: Joserra Gartzia EITBko kazetaria izan da hainbat urtez, irratian eta telebistan. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.
Laburpena:
Oratoria edo gauzak taxuz eta ondo atonduta esateko moduaren garrantziaz hitz egiten digu Gartzia jaunak. Bideoa gaztelaniaz dago.
Datu teknikoak:
4′03” denborako iraupena (29 MB). Formatua: XviD-MPEG 4. Platoa: EHUko Leioako campusean.



Laugarren bideo pilula
egizu klik hemen eta deskargatu bideoa30,7 MBko AVI-XviD fitxategiaren deskarga. Deskarga denbora, gutxi gorabeherakoa, kontutan izanda txestatzeko mega bateko ADSL linea erabili dudala: 4 min. eta 5 seg.
Gonbidatua: Edorta Arana
Data: 4-IX-2003

Protagonista: Edorta Arana Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Publizitate eta IKusentzunezkoen Sailekoa.
Laburpena:
Telebistako albistegietako identitate kolektiboa nola islatzen den. Bideoa gaztelaniaz dago.
Datu teknikoak:
4′06” denborako iraupena du (30,7 MB). Formatua: XviD-MPEG 4. Platoa: EHUko Leioako campusean.